Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidentearen "oinarrizko irizpidea", "politikaren truke bakerik ez" dagoela. "Lehendabizi bakea, eta kito. Gero, politika". Hala esan du gaur Espainiako Senatuan Zapaterok, Jose Ramon Urrutia EAko senatariak "euskal gatazka" nola bukatzea pentsatzen duen galdetu dionean. Bakea erdiesteko "indarkeria utzi behar da behin betiko", adierazi du Zapaterok.
Gobernuaren presidentearen ustez, bakean eta Espainiako Konstituzioarekiko eta erakundeekiko "errespetuan" eraiki behar da bake prozesua, "eta identitate desberdina eta bestela pentsatzen dutenen arteko sakoneko akordioak eramango Euskal Herrian egonkortasun politikora eta marko politikoaren onarpenera".
"Elkarrekin bizitzea ez da erabakitzea", Zapaterok esan duenez, "baizik eta adostea, amore ematea eta besteen ideiak errespetatzea, azken batean adostasun puntu batera iristeko".
Konponbide prozesua
Zapatero: "Lehendabizi bakea, eta kito; gero, politika"
Espainiako Gobernuaren presidenteak esan du "identitate desberdina eta bestela pentsatzen dutenen arteko sakoneko akordioa" lortu behar dela "Euskal Herriaren egonkortasun politikorako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu