Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE) Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak gaur berriz ere alderdien "batasuna" eskatu du "ETAren kontra egiteko eta hura bukatzeko". "Espainiar denek" ETAren indarkeriaren "sufrimendua partekatu" egiten dutela adierazi du, eta elkar hartzea "beharrezkoa" dutela.
Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautatuak izan diren PSOEko kide denekin bildu da Zapatero goizean, legealdi honetan aurreneko aldiz, eta euren alderdia aipatutako helburua lortzen saiatuko dela esan die, "hori bai, autonomia izanda, geure proiektu politikoa aurrera eramateko".
Beste alderdiekin akordioak erdiestea "beharrezkoa" izango dela uste du Zapaterok, "demokraziako baloreei eusteko eta hauek zabaltzeko; besteak beste, terrorismoa bukatzeko, sistema demokratiko batean erabat sobran dagoelako".
"Espainia pluralean elkarbizitza" izaten segitzeko lanean jarraituko du PSOEk, "hiritarrak gustura eta errespetatuak senti daitezen, bakoitzaren nortasuna dena delakoa izanda ere".
Politika
Zapaterok berriz ere alderdien "batasuna" eskatu du, "ETA bukatzeko"
Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak uste du besteekin akordioak lortzea "beharrezkoa" izango dela, "demokraziako baloreei eusteko eta hauek zabaltzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu