Catalunya Radio-n egin diote gaur elkarrizketa Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari. Azpimarratu duenez, bake prozesua legezkotasunean eta demokrazian oinarritu behar da. Era berean, azaldu du beharrezkoa dela akordioak lortzeko bidean ahalik eta parte hartzerik handiena izatea.
ETArekin abiatuko duen negoziazioan zein gai jorratuko diren galdetu diote Zapaterori. "Behin betiko armak uzteko prozesuari buruz, erakunde gisa disolbatu dadin eta bere kideen etorkizunari buruz", adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak.
Bake prozesua
Zapaterok dio ETArekin desegiteari buruz eta kideen etorkizunari buruz hitz egingo duela
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak gaur azaldu du bi gai nagusi jorratuko dituela ETArekin abiatu asmo duen negoziazioan. Erakunde armatuaren desegiteari buruz eta taldeko "kideen etorkizunari buruz" hain zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu