politika

Zapaterok eta Raxoik "terrorismoaren" kontrako akordioa lortu dute, bi lege aldaketa egiteko

"Terroristak goratzen" dituzten sinboloak-eta kentzeko eskatuko diete administrazio publikoei eta euskal presoen ondasunei buruz ere legea aldatuko dute. Espainiako Gobernuko eta PPko presidenteek bilera egin dute, Moncloan.

2008ko uztailaren 23a
19:12
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE) Espainiako Gobernuko presidenteak gaur jakinarazi du "terrorismoaren" kontrako akordioa lortu duela Mariano Raxoi PPko lehendakariarekin. Hala, bi lege aldaketa egingo dituztela esan du.

Batetik, ETAk eragindako biktimei elkartasuna adierazte aldera, "terroristak goratzen" dituzten sinboloak eta kaleen-plazen izenak kentzeko eskatuko diete administrazio publikoei. Bestetik, euskal presoen ondasunei buruz lege aldaketa ere egingo dute, haiek daukaten "erantzukizun zibila erabat bete dadin"; gaurko eta bihar izan ditzaketen ondasunak behatuko dizkiete.

Bost irizpidetan ere bat etorri dira: "demokraten" batasunean, ETAren biktimekiko elkartasunean, nazioarteko lankidetzaren beharrean, "zuzenbide" estatuarekiko konfiantzan eta polizia indarrekiko babesean. "ETAren patu bakarra indarkeria uztea da", esan du Zapaterok.

Bi orduko bilera egin dute Raxoik eta biek Madrilen, Moncloan, eta hainbat gai izan dituzte hizpide: ekonomia, Justizia -Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (CGPJ) eta Espainiako Auzitegi Konstituzionala irailean berritzeko akordioa ere lortu dute-...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.