Estatuaren egoerari buruzko eztabaida

Zapaterok ETArekin hitz egiteko "inongo biderik" ez dagoela dio

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak ETArekin hitz egiteko "inongo biderik" ez dagoela esan du Espainiako kongresuan, Estauaren egoerarik buruzko eztabaidan. "Mehatxuen aurrean gogor" ariko dela esan du Zapaterok eta gainerako alderdi politikoei laguntza eskatu die.

2007ko uztailaren 3a
17:01
Entzun
"Terroristak ez ditugu, ez orain ez inoiz, gure banatzearekin sarituko", esanez hasi zuen presidenteak Estatuaren egoerari buruzko eztabaida. ETA "garaitzea" dela helburu nagusia nabarmendu zuen. Era berean, su-etenaren garaian ETArekin zergatik bildu zen justifikatu nahi izan zuen. "Biziak salbatzeko aukera bakar bat egon den mementoan hura aprobetxatzen saiatu naiz", azaldu zuen. Alabaina, une horietan ere, "terrorismoaren aurkako oinarri nagusiak" indarrean egon direla nabarmendu zuen. Poliziaren eraginkortasuna, justizia, kartzela politika, nazioarteko lankidetza eta biktimen aintzatespena aipatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.