Zapaterok funtzionarioen soldatekin aurreikusitako murrizketaren erdia aurreztuko du Jaurlaritzak

Espainiako Gobernuak 100 milioi euro aurrezteko planetik urrun dago Jaurlaritzak funtzionarioen soldatetatik kendu nahi duen dirua 2010ean, baina diferentzia beste formula batzuk erabiliz lortu nahi du: absentismoa gutxitzen, pentsio osagarrietatik, eta ordezkapenak ez betetzen, besteak beste.

2010eko ekainaren 3a
19:42
Entzun
Funtzionarioen eta langile pulikoen soldatak %1 eta %5 artean jaitsiko ditu Jaurlaritzak 2010ean, proportzionaltasunaren irizpideak erabiliz. Arduradunen kasuan, berriz, Patxi Lopez lehendakariaren soldata %8 jaitsiko dute, kontseilariena %7 eta kontseilariordeena %6. Uztailean jarriko dira martxan murrizketak.

Funtzionarioei kendutako diruarekin 50.496.356 euro aurreztuko direla aurreikusi du Jaurlaritzak, Jose Luis Zapatero Espainiako presidenteak pentsatutakoaren erdia baino pixka bat gehiago, eta 100 milioira iristeko falta den kopurua beste bide batzuetatik kendu nahi du.

Administrazioan lanean dagoen huts egite tasa altua gutxitzen aurreztu nahi dute, besteak beste-ez dute zehaztu zenbateko absentismoa dagoen-. Horrez gainera, beharrak pilatuko dituzte, eta ordezkapenak murriztu. Hezkuntza, Justizia, Herrizaingo sailetan eta Osakidetzan bost egun baino gutxiagoko ordezkapenak ez dituzte beteko, eta Administrazio Orokorrean hilabete baino epe laburragoak direnean.

"Erabaki etsigarriak"

Izaskun Garikano ELAko ordezkariak esan duenez, zentralentzat "erabaki etsigarria" da, eta gogorarazi du Mahai Orokorrean hitzartutakoaren kontra doala erabakia. Itun hori iaz sinatu zuten, ELAk, CCOOk eta UGTk Jaurlaritzarekin, eta besteak beste, soldaten %3 igoera jaso zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.