EAJko bozeramailearen arabera, PPrengandik bereizteko premia sentitzen du PSOEk, bere espazio propioa bilatzekoa, eta ahalegin horretan ulertu behar da Zapaterok Ibarretxerekin biltzeko agertu duen gogoa. Egibarren arabera, Ibarretxeri "egiak" aurrez aurre esaten dizkion buruzagi bakar gisa azaldu nahi du bere burua Zapaterok Espainiako hautesleen eta Aznarren aurrean.
Abertzaletasunaren aurkako "hainbeste urtetako estrategia" ez dela bisita batekin konpontzen erantsi du buruzagi jeltzaleak.
Nolanahi ere, PSOEko idazkari nagusiak agertutako jarrera berri horrekin PPk ez duela kezkatzeko arrazoirik nabarmendu du Egibarrek; hain zuzen ere, Aznarren alderdiak euskal arazoa astintzea nahikoa duela sozialistak beren esanetara jartzeko zehaztu du EAJko bozeramaileak.
Politika
Zapaterok Ibarretxerekin biltzeko agertutako prestasuna "estetika kontua" dela iritzi dio Egibarrek
Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiak Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariaren bildu eta haren plana eztabaidatzeko adierazitako prestasuna ez da sinesgarria Joseba Egibar EAJko bozeramailearentzat. Aitzitik, jarrera serio baten ordez "estetika kontu" bat baino ez dela adierazi du Egibarrek Euskadi Irratian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu