Hilaren 16an egingo dute Madrilen, Moncloan, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak bilera, honek eskatuta -indarkeriaren bazterketaz eta erabaki eskubideaz-, eta Zapaterok hurrengo egunean Miguel Sanz Nafarroako Gobernuaren lehendakaria hartuko du.
Arratsaldeko bostetan hasiko dute biek batzarra eta, Espainiako Gobernuaren iturrien arabera, "udako oporren ostetik presidente autonomikoekin hasitako bilera saileko beste bat" izango da Zapaterok Sanzekin egingo duena. Abuztuan iragarri zuen Espainiako Gobernuaren buruak harekin batzarra egiteko asmoa. "Elkarrizketarako borondatea" izateko eskatu zion UPNri orduan, "PSNk eskuzabaltasun handia" dutela erakutsi izanagatik Nafarroako Gobernuaren osaketan -UPNk segitzen du boterean-.
2005eko uztailean bildu ziren azkeneko aldiz biak. ETAk iazko martxoan su-etena eman zuenetik hainbat bider batzarra eskatu izan dio Sanzek Zapaterori.
Nafarroako lehendakariak gaur adierazi du "jarrera zabalarekin eta leial" joango dela hilaren 17an Madrilera.
Politika
Zapaterok Sanz hartuko du hilaren 17an, Ibarretxerekin bildu eta hurrengo egunean
Espainiako Gobernuaren presidentea eta Nafarroako Gobernuaren lehendakaria duela bi urte elkartu ziren azkeneko aldiz. Madrilen arabera, "udako oporren ostetik presidente autonomikoekin hasitako bilera saileko beste bat" izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu