Zapaterok tiraderan utzi zuen pribilegioak ezabatzeko legea

2012ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Ondasunak bere izenean jartzeko Elizak dituen abantailak kentzea esku artean izan zuen PSOEren gobernuak, baina, azkenean, atzera egin zuen. Erlijio askatasunerako lege proiektuan proposatu zuen gobernuak pribilegio horiek kentzea. Azkenean, ordea, atzera egin zuen Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak: «Beharrezkoa da legea, baina ez presazkoa», adierazi zuen. Esan zuen adostasunik ez zela lege berriari buruz.

Orain, PP gobernuan dela, ez dago Elizari pribilegioak kentzeko asmorik. Espainiako Senatuan eztabaidatu zuten auzia uda aurretik; Elizak erregistroan dauzkan abantailak kentzea proposatu zuten ezkerreko alderdiek. PPk eta CiUk elkar hartu zuten mozioa atzera botatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.