Espainiako Senatuko eztabaidan ziurtatu du Zapaterok Terrorismoaren Aurkako Ituna indarrean zegoen bitartean PSOE ez zela Batasunarekin bildu. PPko Pio Garcia Escudero senatariaren hitzetan PSOEk hautsi zuen Justiziaren Ituna Moncloara ailegatu bezain pronto.
"Zuk [Terrorismoaren Aurkako Itunaz] sinatzen zenuen bitartean , zure alderdia legez kanpokoa den Batasuna-ETArekin negoziatzen ari zen", leporatu dio Garcia Escuderok Zapterori.
Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, PPk badaki PSOE ez zela Batasunarekin bildu. Horregatik gomendio bat luzatu dio Garcia Escudero senatariari. Hurrengo batean argudio bera erabiltzeko "tentazioa" baldin badu, "birritan pentsatu eta ez egiteko" gomendioa, hain zuzen.
Politika
Zapaterok ukatu egin du PPk agintzen zuen bitartean Batasunarekin elkarrizketatu zela
"Guztiz faltsua da", Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, joan den legegiltzaldian, PP agintean zela eta Terrorismoaren Aurkako Ituna indarrean zegoela, PSOEk Batasunarekin "inolako negoziazio edo elkarrizketarik" izan zuenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu