Baketzea

Zapateroren adierazpenen harira konpromisoak hartzeko eskatu die Permachek PSE eta PSNri

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak atzo egindako adierazpenen harira, proposamen horiekin bat egiteko eta konpromisoak hartzeko eskatu die Joseba Permach Batasuneko buruzagiak PSE-EEri eta PSNri. Zehazki, konponbidea ekar dezakeen balizko prozesuaren oinarriak lehenbailehen adosteko konpromisoa hartzeko eskatu die.

2006ko otsailaren 11
13:50
Entzun
Horrez gain, Zapaterok atzo egindako adierazpenak Espainiako eta Frantziako estatuek "historikoki" izan duten jarreraren amaiera izatea espero duela agertu du Batasuneko buruzagiak: "Gustatuko litzaiguke historikoki Espainiako eta Frantziako estatuek Euskal Herriarekiko izan duten jarrerarena amaiera izatea", agertu du.

Baina bereziki, konpromiso zehatzetarako urratsa izatea nahiko luketela nabarmendu du, eta horregatik egin die deia PSE-EEri eta PSNri. "Edozein kasutan, eta ikuspuntu positibo batetik, nahiko genukeena da horrelako planteamenduak ez Zapaterok soilik egitea, baizik eta Patxi Lopezek eta Carlos Chivitek azaltzea lehenbailehen mahai baten inguruan balizko prozesu demokratiko baten oinarriak adosteko konpromisoa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.