Hauek izan ziren iazko maiatzaren 12an Zapaterok iragarritako neurriak, 2010ean eta 2011n defizit publikoa 15.000 milioi euro gehiagotan murrizteko helburuarekin:
- Funtzionarioen soldata %5 murriztu 2010eko uztailetik aurrera.
- Pentsioak izoztu 2011n.
- Haur jaioberrien laguntzarik ez 2011tik aurrera. Gobernuak haur jaioberriengatik edo adoptatutakoengatik gurasoei 2.500 euroko laguntza ematen zuen 2007tik.
- Inbertsio publikoak beste 6.000 milioi euroan gutxitu.
- Murrizketa gehiago erkidegoei eta udalei: 2009an 10.000 milioi euro aurrezteko eskatu zien, eta 1.200 milioi euro gehiago 2010ean.
- Gaixoei botikak soberan ez geratzeko eta dirua aurrezteko neurriak hartu.
- Beste herrialdeen garapenerako laguntzak 600 milioi euro murriztu.