M-27. Hauteskundeen ondorena. Nafarroa

Zapaterori entzunda PSNren eta euren arteko hitzarmena posible dela ondorioztatu du UPNk

Nolanahi ere, ez daudela Nafarroako lehendakaritza sozialisten esku uzteko prest azpimarratu du Alberto Catalan UPNko idazkari nagusiak.

2007ko ekainaren 8a
17:01
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak atzo Nafarroako hitzarmen aukeren inguruan egindako adierazpenak entzunda, PSNren eta UPNren arteko akordioa posible dela ondorioztatu dute erregionalistek. "Hitz horiek literaltasunean hartuta, eta betetzeko borondatea badago, akordioa posible da", esan du Alberto Catalan UPNko idazkari nagusiak.

Atzo iluntzean Cuatro telebista katean egin zioten elkarrizketan Zapaterok esan zuen hiriu irizpideren arabera hartuko zutela erabakia: lehendabizi, "Nafarroaren interesak" aintzat hartuta; bigarren lekuan Espainiarenak eta hirugarrenik alderdiaren interesak. Hain zuzen ere, hori betez gero ikusten du posible UPNk PSNrekin hitzarmena egitea.

Nolanahi ere, Catalanek argi utzi du sozialistekin koalizio gobernua osatzekotan UPNk ez diola lehendakaritzari uko egingo. Aldiz, Jose Blanco PSOEko antolakuntza idazkariak egunotan esan du Fernando Puras PSNko hautagaia presidente izatea ezinbesteko baldintza litzatekeela.

Halaber, Catalanek onartu du Zapateroren hitzetatik NaBaik ere ondoriozta dezakeela PSNk eurekin egin nahi duela akordioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.