Gasteizen, Ajuria Enetik abiatu da katea, eta Eusko Legebiltzarrean amaitu. Iruñean, parlamentu aurrean hasi dira katea osatzen, eta Baionan, berriz, herriko etxearen aurrean bildu dira. Dispertsioa STOP leloa duten zapiekin osatu dituzte katea.
Etxerateko kide Patricia Belezek nabarmendu du alderdien erantzukizuna ere badela sakabanaketa amaitzea, eta dispertsioaren "ondorio lazgarriak" gogorarazi ditu. "Alderdiek esku hartu behar dute sakabanaketa amaitzeko".
Iker Urbina EH Bilduko hautagaia eta koalizioko hainbat legebiltzarkide ere katea osatzen ari dira. @berriapic.twitter.com/ZLKcYciauc
— Edurne Begiristain (@ebegiristain) December 10, 2015
Etxerat presoen senide eta lagunen elkarteak antolatu ditu kateak. Horrez gain, Sakabanatze politika: urruntzea txostena entregatu zuen atzo elkarteak Nafarroako Parlamentuan, eta beste horrenbeste egin du gaur Eusko Legebiltzarrean.