«Zaplaztekotzat» jo du epaiketa Nafarroako Fusilatuen Elkarteak
«Memoria historikoaren kontrako zaplaztekoa da hau». Horixe azpimarratu du Nafarroako Fusilatuen eta Desagertuen Elkarteak, atzo Baltasar Garzonen aurka hasi zen epaiketari buruz. Elkartasuna adierazi dio epaileari, eta egindako lanagatik zigortu ez baizik eta zoriondu beharko luketela erran du. Bihar, elkarretaratzea eginen du, 12:30ean, Nafarroako Auzitegiaren aurrean. Elkarte eta erakunde anitzetako kideek so egin diote Garzonen aurkako auziari. Amnesty Internationaleko Hugo Relvak «harrigarritzat» jo du giza eskubideen aurkako delituak ikertzeagatik auzipetu izana Garzon. Human Rights Watch elkarteko Reed Brodyk, berriz, Luciano Varelaren jarduera kritikatu du, Garzonen aurkako auzia zuzendu duen epailearena, hain zuzen. Auzitegi Goreneko epaile ohi Jose Antonio Martin Pallinen ustez, berriz, epaiketa ez zuten egin behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu