Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, 00:10 aldera gertatu zen ezbeharra, AP-68ko Tuterako zerbitzugunetik hurbil. Bidetik atera, eta eskuineko ezpondaren ondoan dagoen lantegi batjo du autoak; han bertan hil da gidaria, segituan.
Zaragozako M.S.N.ren hilotza Iruñera eraman dute, Auzi Medikuntzako Institutura.
Errepideak
Zaragozako bizilagun bat hil da Tuteran, trafiko istripuan
Errepide istripu larria gertatu da bart AP-68 autobidean, Tutera (Nafarroa) parean: argitzeke dauden arrazoiak arteko, auto bat bidetik atera da, eta gidaria, Zaragozako (Aragoi, Espainia) 63 urteko gizonezko bat, hil egin da. Bera bakarrik zihoan autoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu