Zarauzko Arrano elkartean ustez topatutako zerrenda ikertzen ari da Fiskaltza
Joan den astean Guardia Zibilak Zarauzko Arrano elkartean ustez topatu zuen zerrenda ikertzen ari da Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza. EA eta EAJko hainbat zinegotziren datuak agertzen ziren zerrenda horretan, Guardia Zibilaren arabera. EAEko Auzitegiak aginduta sartu zen Guardia Zibila. EAEko Auzitegi Nagusiak Auzitegi Nazionalera igorri du zerrenda. Ismael Moreno epaileak Fiskaltzaren esku utzi du auzibiderik ireki daitekeen iker dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu