Zarauzko EAko zinegotzi baten autora pintura jaurti dute
'Lapurrak' idatzita duten txartelak ere jarri dizkiote ibilgailuari. Aho batez gaitzetsi du erasoa Zarauzko Udalak.
Zarauzko (Gipuzkoa) EAko zinegotzi baten autoa pintura berdearekin zikinduta agertu zen astelehenean. Halaber, 'lapurrak' jartzen zuten eskuorriak agertu ziren ibilgailuan. Zarauzko Udalak aho batez gaitzetsi du erasoa, eta EAE-ANVri eskatu dio gaitzespen horrekin bat egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu