EUSKARA ADMINISTRAZIOAN

Zarauzko osoko bilkuran euskara «zentzugabea»

2005eko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Carmen Busca Zarauzko (Gipuzkoa) PPko zinegotziak euskaraz aritzea «zentzugabea» dela esan zuen Zarauzko Udalak atzo goizean egin zuen osoko bilkuran. Zinegotziarentzat itzultzaile lanak egiten dituen pertsona ez zen azaldu udalbatzarrera. Ondorioz, zinegotzi batzuek gaztelaniaz hitz egin zuten eta euskaraz egin zutenek hitzak gaztelaniara itzuli zituzten ondoren. Horrela jardutea «zentzugabea» zela esan zuen Buscak: «Gaztelaniaz arituz gero guztiok ulertuko genuke eta bilera lehenago amaituko litzateke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.