politika

Zarauzko udalbatzak 'Txiki'-ren familiari barkamena eskatzeko galdegin dio Jaurlaritzari

2009ko urriaren 1a
16:49
Entzun
Zarauzko udalbatzak (Gipuzkoa) Jose Paredes Txiki-ren senideei barkamena eskatzeko galdegin dio Eusko Jaurlaritzari, pasa den igandean Ertzaintzak euskal militantearen omenaldian izan zuen jokaera dela-eta. Udalaren eskari horrek, EAJ, EB-Aralar eta H1!-en babesa jaso du eta PSE-EE eta PPren aurkako botoa.

Igandean 34 urte igaro ziren frankismoak Txiki eta Otaegi -Anjel Otaegi- euskal militanteak eta FRAP erakunde antifaszistako beste hiru kide fusilatuta hil zituztenetik. Txiki-ren familia, urtero bezala, Zarauzko hilerrian omenaldia egiten ari zen, Ertzaintzak hori galarazi eta hilerrian bildutako senitartekoei identifikatzeko eskatu zien arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.