Zauritu bat eta atxilotu bat lapurreta batean
DONOSTIA. Donostiako Egia auzoko bitxitegi batean izandako lapurretan pertsona bat zauritu da, dendako jabea. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du —ustez, lapurtzen saiatu ziren bi pertsonetako bat—. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, pistolak erabili zituzten. Hainbat bizilagun atzetik segika joan zitzaizkion ustezko lapurretako bati, eta Ertzaintzak atzeman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu