Zauritu larri bat izan da irteera operazioko lehen egunean

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo eguerdian hasi zen, eta Nafarroan, berriz, datorren astean ekingo diote

LUIS KARLOS GARCIA - GASTEIZ
2003ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Pertsona bat larri zauritu zen eta hainbat arin, atzo Euskal Herriko errepideetan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko irteera operazioko lehen egunean. Eguerdian abiatu zen irteera operazioa Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian; Nafarroan, berriz, datorren astean abiatuko da.

Eusko Jaurlaritzako Zirkulazio Zuzendaritzak atzo adierazi zuenez, 500.000 auto inguruk erabiliko dituzte Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko errepideak igandera bitartean, oporretan joan edo oporretan etortzeko gehienek. Irteera operazioaren lehen zatia atzo zen, eta bihar gauerdira arte iraungo du. Bigarrena, berriz, datorren asteko asteazkenetik larunbatera egingo da.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak antolaketa berezia eta baliabide gehiago erabiliko ditu egunotan, «istripuen kopurua gutxitzeko eta errepideetako auto zirkulazioa arindu eta ibilgailuen pilaketak saihesteko».

Eusko Jaurlaritzak autoen mugimenduei buruzko informazio panelak jarri ditu A-68 autobidean. Zirkulazioa kontrolatzeko, 20 telebista kamera jarri dituzte.

Zirkulazio Zuzendaritzak debeku bereziak jarri ditu indarrean produktu arriskutsuak garraiatzen dituzten kamioientzat: datorren asteko ostegunean (uztailaren 31) eta ostiralean (abuztuaren 1a), 08:00etatik gauerdira arte. Bestetik, salbuespen berezirik ez da kamioientzat, 7,5 tonatik gorako zama daramatenentzat soilik.

Lerro hauek idazteko orduan, ez zen istripu larririk gertatu Euskal Herriko errepideetan, baina lehen auto pilaketak sortzen ari ziren A-8 autobidean, Barakaldo eta Bilbo parean (Gurutzetako ospitaletik Malmasineraino), bi istripuren eta auto kopuru handiaren ondorioz. Biriatun ere hiru kilometro inguruko auto ilara sortu zen arratsaldeko 20:00 aldera.

Atzoko istripurik larriena Gasteizen gertatu zen. A-3601 errepidean, auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo zuten, eta autoko bidaiari bat, 54 urteko J.P.S. emakumea, Txagorritxuko ospitalera eraman zuten, larri zaurituta. Zauritua autoaren barruan harrapatuta geratu zen, eta Gasteizko suhiltzaileek atera behar izan zuten. >

<>z<@$p> Datua

500.000

Eusko Jaurlaritzaren arabera, 500.000 autotik gora ibiliko dira asteburu honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan, irteera operazioak dirauen artean.

Iraupena: Irteera operazioa bi epetan egingo da: atzo eguerdian hasi eta bihar gauerdira arte bata, eta datorren asteko asteazkenetik larunbatera bitartean bestea.

Itzulera operazioa: abuztuaren 21etik 23ra eta 28tik 31ra bitartean egingo da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.