Zauritutako argazkilariei babesa azaldu diete
IURRETA. Athleticen eta Mirandesen partidaren aurretik ertzain batek zauritu zituen bi argazkilarien —Argazki Presseko Jon Hernaez eta El Mundo-ko Mitxi Calvo— aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo. Iurretan (Bizkaia) izan zen, Ertzaintzak duen talde mugikorraren egoitzaren atarian. Ertzaintzak dio erasoa «banakako portaera baten ondorioz» izan zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu