Donostiako manifestazioa
Zazpi atxilotuetatik lau aske geratu dira, eta beste hirurak Martuteneko kartzelara eraman dituzte
Igandean Donostian egin zen manifestazioaren ondoren atxilotutako zazpi lagunek deklaratu dute dagoeneko. Zazpietatik hiru espetxeratzeko agindua eman du epaileak, fiskalak hala eskatuta, eta Martutenera eramango dituzte. Unai Saizar eta Altsasuko Josetxu Lukas dira bi espetxeratuak. Hirugarrenaren izenik ez dute jakinarazi, ofiziozko abokatuarekin deklaratu behar izan baitu. Gainontzeko lauak astero sinatzera joan behar dute. Aske geratu direnak lau izan dira; Irungo Ruben Garcia da horietako bat. Astero epailearen aurrean agiri bat sinatzera joan beharko dute.
Preso hartutakoei ordena publikoa nahastea, polizien aurkako atentatuak egitea, legez kanpoko manifestazioan parte hartzea eta desobedientzia leporatu die fiskalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu