"Jende kopuru handia" ibiltzen den kirol instalazioetan jarriko ditu Irungo Udalak (Gipuzkoa) desfibriladoreak. Jose Santano alkateak albistearen berri eman du gaur, baina ez du zehaztu oraindik zeintzuetan jarriko diuen. "Gizartean kezka badago berriki gertatu diren kasuak direla eta, eta erabakia hartu dugu bizitzak salba daitezkeelako modu eraginkorrean". Orain artean, bi kiroldegitan zituen Irunek halako makinak.
Kirol instalazio batean bihotzekoak jota hildakoen artean, Urtzi Gurrutxaga Tolosa taldeko futbolariaren kasua da azkena. Horren harira, haren anaiak sinadura bilketa hasi zuen Internet bidez, kirol instalazio publiko guztietan desfribriladoreak jartzeko eskatzeko: 116.000tik gora sinadura eman zizkion martxoan Jon Darponi, Eusko Jaurlaritzako Osasun kontseilariari.