Zazpi egoiliar kutsatu dira Segurako egoitza batean

Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du positibo emandako erabiltzaileek ez dutela sintomarik; hala ere, Eibarko ospitalera eraman dituzte, «prebentzioagatik». Bi langile ere kutsatu dira.

Eibarko ospitaleko COVID-19 guner eraman dituzte kutsatuakoak. ENDIKA PORTILLO/FOKU
Maria Ortega Zubiate
2021eko martxoaren 31
17:27
Entzun

Segurako (Gipuzkoa) San Juan egoitzako zazpi egoiliarrek positibo eman dute PCR proban. Horixe jakinarazi berri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bere datuen arabera, prebentziozko mapaketa bat egiten ari zirela atzeman dituzte zazpi egoiliarren positiboak, eta beste bi langile ere kutsatu direla azaldu du. Egoiliarrek sintomarik ez badute ere, Eibarko ospitaleko (Gipuzkoa) COVID-19 erreferentzia-zentrora eraman dituzte «prebentzioagatik eta egoitzan birusa zabaltzea eragozteko».

Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak jakinarazi du positibo emandako egoiliarrak txertatuta zeudela. Hala ere, gogorarazi du txertatua egoteak ez duela eragozten kutsatzea, gaixoaren sintoma larriak garatzea baino. Gehitu du herrialdeko egoitzetako egoera epidemiologikoa aztertzen ari direla, kasu gehiagorik balego atzeman ahal izateko. Otsailaren 26tik positibo gehiagorik zenbatu gabe zeuden herrialdeko egoitzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.