KuLTURA

‘Zazpi etxe Frantzian’ liburu berria kaleratu du Atxagak

Euskaraz, galizieraz, katalanez eta gaztelaniaz kaleratu dute aldi berean.

2009ko martxoaren 6a
20:12
Entzun
Zazpi etxe Frantzian izenburupean kaleratu du Bernardo Atxagak bere eleberri berria Pamiela argitaletxearen eskutik. Gaur egin dute aurkezpena, Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean.

Afrikan kokatu du eleberria Asteasuko (Gipuzkoa) idazleak, eta bere hitzetan "komizitate beltza" erabili du "gizakiaren alderik zital eta txarrena" islatzeko.

Euskaraz, galizieraz, katalanez eta gaztelaniaz kaleratu dute aldi berean. Aurki portugesera itzuliko dute, eta etorkizunean beste hizkuntzetara itzultzea ez dute baztertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.