emakumeen aurkako indarkeria

Zazpi gizon atxilotu dituzte Nafarroan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

2009ko uztailaren 22a
16:59
Entzun
Nafarroako foruzainek jakinarazi dutenez, herrialdean azken egunetan zazpi gizon atxilotu dituzte emakumeen aurkako indarkeria leporatuta.

Uztailaren 16an bikotekide ohiari buruan jo eta sudurra hautsi zion ustez 24 urteko iruindar batek, eta atxilotu egin zuten. Foruzainek adierazi dute egun bat lehenago 44 urteko beste iruindar bat atzeman zutela, Iruñea erdian bere bikoteari joka ari zelakoan. Ustezko erasotzaileak urruntze agindua zuen aurretik eta hura hausteagatik ere epaituko dute. Uztailaren 17an Altsasun 45 urteko gizon bat atxilotu zuten, bikotekide ohia erasotzea egotzita.

Uztailaren 18an emakumeen aurkako indarkeriagatik hiru gizon atzeman zituzten foruzainek. Horietako bat Zarrakaztelun, neska-laguna eskaileretatik behera bota zuela egotzita. Bestea Berriozarren, biktimaren alabak tratu txarrak salatu ondoren. Hirugarrena Bortzirian; foruzainek tratu txarrak jasaten ari zen norbait egon zitekeela esanez deia jaso zuten, eta etxebizitzara gerturatzean labana eta aizkora batekin zegoen gizon bat aurkitu zuten.

Uztailaren 20an Mendabiako 22 urteko gizon bat atxilotu zuten, urruntze agindua hautsi eta bikotekide ohiari mehatxu egitea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.