Zazpi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote gizonezko bati, haren 20 urteko alabari jo, eta "burua lehertzearekin" mehatxatzeagatik.
2010eko urriaren 8an jazo zen gertaera, Zumarragan (Gipuzkoa). Epaiaren arabera, gizonezkoak mugikorra itzaltzeko eskatu zion alabari, eta itzaltzen ez zuelako, "hainbat ukabilkada" jo zizkion. "Iletik ere tira zion, eta ondorioz, paretarekin jo zuen burua", jaso du epaiak.
Gizonezkoak 500 euro ordaindu beharko dizkio alabari, eta ezin izango du urtebete eta hamazazpi hilabetetan harekin harremanetan jarri.