ERREKORRAK

Zazpi kilometro eta erdiko jauzia, paraxutik gabe

7.620 metrotik jauzi egin du Luke Aikins estatubatuarrak. Aikins da hegazkin batetik paraxutik gabe jauzi egin duen lehen pertsona. [youtube]https://www.youtube.com/watch?v=6qF_fzEI4wU[/youtube]

Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko abuztuaren 1a
12:07
Entzun

Ibilbide luzeko jauzilari profesionala da Luke Aikins estatubatuarra (Texas, AEB, 1973); 18.000 jauzitik gora egin ditu 26 urteko ibilbidean. Erretiratu egingo da, eta, hori baino lehen, munduko marka bat hausten saiatu nahi zuen. Hala aukeratu zuen zazpi kilometro garai zebilen hegazkin batetik paraxutik gabe jauzi egitea.

Kaliforniako (AEB) Simi haranean egin du errekorra, hegazkinetik sare erraldoi batera salto eginda. Historia liburuetan idatzita jasoko dute 2016ko uztailaren 30a. Oxigeno maskara jantzita eduki du; lehenengo kilometroetan, hiru paraxutista izan ditu alboan, sarera erortzea ziurtatzeko. Orduko 200 kilometroko abiadura hartuta, bi minutu eta erdian egin du Aikinsek jauzia. Paraxutik gabe hegazkin batetik jauzi egitea lortu duen lehen pertsona da Luke Aikins.

Duela 42 urte jaio zen Aikins, Texasko kostaldeko hiri batean. Haren familian, asko dira paraxutista eta BASE jauzilariak, eta berak ere etxean ikasi zuen teknika, familiak kudeatzen duen eskolan. Jauzilari ibilbidean, munduko hiru errekor egin ditu, eta sona handiko irakaslea da. Besteak beste, Felix Baumgartner jauzilariaren laguntza taldean izan zen, hark 39.000 metrotik jauzi egin eta soinuaren abiadura hautsi zuenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.