Bertan, hamabost kilometrorainokoak izan dira kontrolen eraginez Baionarako norabidean sortutako auto ilarak, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Goizean goizetik sortu da buxadura; goizeko hamaiketarako, zazpi kilometrokoa zen. Eguerdiko ordu baterako, berriz, luzatu egin da, eta Irundik Oiartzunera artekoa zen. Arratsaldean arindu da zirkulazioa, baina, hala ere, zazpi kilometrokoak izan dira ilarak.
AP-8 errepideaz gain, kontrolak ezarri dituzte Behobian eta Santiagoko zubian ere, Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) artean.