Istripua

Zazpi lagun arin zauritu dira Hernanin, bi trenek elkar jo ostean

Aldiriko tren batek geldirik zegoen karga tren bat jo du bart, Hernanin, Adifen estazioan.

2016ko apirilaren 18a
08:34
Entzun

21.40an gertatu zen istripua, Hernanin (Gipuzkoa) aldiriko tren batek geldirik zegoen zama tren bat jo zuenean. Zazpi lagun arin zauritu ziren, eta haiek zein nerbioak jotako batzuk artatu zituzten osasun zerbitzuek.

68 lagun zihoazen trenean. Haiek guztiak atera zituzten, eta anbulantziak joan ziren geltokira, haiek artatzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.