Haur pornografia edukitzea eta Internet bidez zabaltzea leporatuta zazpi lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Hego Euskal Herrian: hiru Bizkaian, bi Gipuzkoan, eta bana Araban eta Nafarroan. Horiez gain, beste hainbat lagun atxilotu dituzte sarekada berean Espainian, Herrialde Katalanetan eta Galizian. Guztira 32 dira atxilotuak.
Atxiloketez gain, 46 miaketa egin dituzte leku horietan guztietan, eta Espainiako Poliziak agertu duenez, 15 ordenagailu, 118 disko gogor, 911 DVD eta CD, 6 USB memoria, PDA bat eta telefon txartel bat atzeman dituzte.
Valentziako (Herrialde Katalanak) sei herritarrek egindako salaketaren ondorioz abiatu du Espainiako Poliziak ikerketa. Izan ere, haur pornografia aurkitu zuten sei herritar horiek Interneten beste dokumentu batzuen bila zebiltzala.
Gizartea
Zazpi lagun atxilotu dituzte Hego Euskal Herrian haur pornografiarekin lotuta
Espainiako Poliziak egin du sarekada, eta beste hainbat lagun atxilotu dituzte Espainian, Herrialde Katalanetan eta Galizian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu