Guardia Zibilak hamahiru lagun atxilotu ditu Nafarroan eta Espainian, kokaina trafikoa egotzita. Nafarroan Iruñean eta Altsasun egin ditu atxiloketak: zazpi. Poliziaren arabera, hamahiru haiek taldea osatzen zuten eta Nafarroako hiriburutik bideratzen zuten kokaina, baita Bartzelonatik eta Madrildik ere.
Guardia zibilek kalitate oneko hamar kilo kokaina atzeman dute, baina bestelako droga motak ere: haxixa, marihuana edota extasisa. Horiek eraldatzeko eta prestatzeko materiala ere aurkitu dute, eta suzko arma bat bai, betiere polizia iturriek esan dutenez.
Hamahiru pertsona haiek droga maletetan gordetzen zuten eta, kontroletan-eta hori ez igartzeko, produktu kimikoak erabiltzen zituzten.
gizartea
Zazpi lagun atzeman dituzte Iruñean eta Altsasun, kokaina trafikoa leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu