GIZARTEA

Zazpi lagun salatu dituzte Iruñean, "sentimendu erlijiosoaren" kontrako delitua egotzita

Iruñeko Udaltzaingoaren arabera, Aste Santuko prozesio baten itxurak egin eta aita santuaren irudi bat erre zuten.

2014ko maiatzaren 7a
07:37
Entzun

22 eta 26 urte bitartean dituzte akusatuek, eta, Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, Udaltzaingoak diligentziak bidali ditu epaitegira. Apirilaren 17 goizaldekoak dira gertakariak. Egun hartan, ehun bat lagunek Aste Santuko prozesio baten itxurak egin zituzten alde zaharrean zehar, eta Frantzisko aita santuaren irudia zeramaten. Irudiari su eman zioten ondoren.

Udaltzaingoak itzali zituen garrak, eta hamar lagun identifikatu zituen handik gertu. Horietatik zazpiri "sentimendu erlijiosoaren" kontrako delitu bat egitea egotzi diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.