Zazpi lagun Tuterako Reina Sofia erietxera eraman dituzte gaur, Tulebrasko etxe batean karbono monoxidoa arnastuta, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Tximini bateko erregaiak eragin du ezbeharra. Zazpi haietatik sei adingabekoak dira. Guztiak ere onera ari dira egiten, iturri hark esan duenez.
Nafarroako Larrialdi Zerbitzuak 10:27an etxe hartako kide baten deia jaso du, bizilagunek zorabioak zituztelako eta botaka ari zirelako. Tuterako suhiltzaileak joan dira hara, eta etxe barruan karbono monoxidoa pilatuta zegoela ohartu dira.
Adingabeko sei lagunak 6 eta 12 urte artekoak dira. Bestea, 58 urteko emakumezko bat —hark egin du deia—. Bost lagun anbulantzian eraman dituzte erietxera —haiek zirelako kaltetuenak— eta beste biak auto batean.