Istripua
Zazpi lagun zauritu dira Lasarten autobus batek eta kamio batek elkar jo eta gero
Kamioi batek eta autobus batek elkar jo dute N-1 errepidean Lasarten (Gipuzkoa) hain zuzen. Zazpi lagun zauritu dira istripuan baina antza denez ez dituzte zauri larriak. Eguerdian, 13:30 inguruan, izan da istripua eta oztopoak eragin ditu Gasteizerako noranzkoan. Trafikoa GI-131 errepidera desbideratu dute.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, N-1 errepideko 450 kilometroan gertatu da ezbeharra Aierruko gasolindegiaren parean. Kamioi batek eta La Roncalesa konpainiako autobus batek jo dute elkar. Istripuan zazpi pertsona zauritu dira baina antza denez, ez daude larri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu