Zazpi lagun zauritu dira N-1 errepidean jazotako istripu batean, Burgun
Burgun (Araba) istripu larria gertatu zen atzo goizean N-1 errepidean, Irunerako (Gipuzkoa) bidean, eta zazpi lagun zauritu ziren, denak familia berekoak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, familia hori Erresuma Batura bidean zihoan, oporraldia jaioterrian —Portugalen, hain justu— igaro ostean. 36 urteko gizon bat eta 28 urteko andrazko bat zihoazen istripua izan zuen ibilgailuan, eta bost adingabe: bikoteen seme-alabak —9, 4 eta 3 urteko neska-mutilak eta 12 hilabeteko umetxo bat— eta familiako nerabe bat, 14 urteko mutil bat. Denek behar izan zuten medikuen arta, baina larriena emakumea zegoen; Santiago erietxean ebakuntza egin behar izan zioten. Lau ume, badaezpada ere, zaurien lehendabiziko zaintza egin ostean, erietxean laga zituzten, zer eboluzio zuten aztertzeko. Gizonari eta zauritutako nerabeari, berriz, berehala eman zieten sendagiria. Automobila bidetik atera zelako gertatu zen istripua; ibilgailua iraulita geratu zen, eta, zirkulazioa oztopatu zuenez, auto ilarak eragin zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu