Biharko Euskal Herriko kostako alerta maila igo egin dute: laranjatik gorrira. Hala, zazpi metroko olatuak izango direla iragarri dute. Haize bolada handiak egongo dira, euria latz botako du, eta arriskua handitu egingo dela ohartarazi dute -haize eta euri kontuan alerta maila horitik laranjara pasatuko da-.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dute eguraldiak gaur arratsaldetik egingo duela okerrera. Itsasora ez irteteko mezua zabaldu dute, eta errepideetan erne ibiltzeko.
Zuberoako eta Nafarroako mendi batzuetan elurra ere izango da.
eguraldia
Zazpi metroko olatuak bihar
Euskal Herriko kostako alerta maila laranjatik gorrira pasatuko dute. Haizete handia ere izango da, eta euri asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu