Genero indarkeria

Zazpi urteko espetxea zigorra, emazteari tratu txarrak emateagatik

Etengabeko bortxaketa fisiko eta psikologikoa egitea leporatu diote gizonari.

Maialen Unanue
2014ko apirilaren 5a
09:49
Entzun

Donostiako gizon bat zigortu dute zazpi urte eta hamar hilabeteko espetxe zigorrera emazteari tratu txarrak emateagatik. Emaztearekin eta bien seme-alabekin komunikatzeko debekua ezarri diote, baita haiengana hurbiltzea ere, hamabost urte eta hamar hilabetetarako. 

Gizona bizkartzaina da, eta zentzu horretan, armak edukitzeko eta erabiltzeko debekua ezarri diote hemezortzi urtetarako; bizkartzain gisa jardutea debekatu diote, baita armen erabilerarekin zerikusia duen edozein lanbidetan jardutekoa ere, hiru urte eta hamar hilabetetarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.