Zazpi urteko zigorra Josu Urrutikoetxeari

Auzia helegin zuen fiskalak, bost urteko zigorra ez onarturik; bi urte gehiago jarri dizkio Parisko epaileak

Erredakzioa
Baiona
2010eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Parisko Dei Auzitegiak zazpi urteko kartzela zigorra jarri dio Josu Urrutikoetxeari. Urte hasieran iragan auzian epaileak bost urteko zigorra emanik prokuradoreak helegitea jarri zuen, eta hark eskatutako zazpi urteak onartu zituen epaileak atzo. Urrutikoetxeak ETAren «hierarkian» duen tokia kontuan hartu behar dela argudiatu zuen prokuradoreak.

Urrutikoetxearen atxilotze agindua indarrean da. Hain zuzen, 2002az geroztik dabil Polizia haren atzetik. Frantziak hamar urteko kartzela zigorra ezarri zion 1990ean, eta 1996an Espainiaratu zuten. Preso jarraitu eta 2000n aske gelditu zen. Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurkako atentatua leporatu zioten urtean ihes egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.