Santo Domingoko aldapan lasterka ari zela harrapatu du zezenak lehenengo korrikalaria. Ezkerreko ipurmasailean jaso du adarkada Iker Pellicer Gonzalez 27 urteko iruindarraketa Bideko Ama Birginaren erietxean ebakuntza egiten ari zaikio.
Bideko Ama Birginaren erietxera eraman dituzte baita Artaxoako (Nafarroa) J.M.E.Geta Miguel Angel Perez Rincon de Sotoko (Errioxa) 30 urteko bizilaguna. Erietxeko iturriek emandako datuen erabera, lehenak eskumuturra hautsi du Mercadereseko zatian lasterka ari zela. Bigarrenak, berriz, kolpe ugari eta ubelduak ditu.
Azken biak, Nafarroako Ospitalera eraman dituzte. Damian Carrillo Alfonseca 29 urteko madrildarra burezurreko traumatismo arin batekin eta Guadalajaratik etorritako C.G.N bularraldeko traumatismoarekin.
Sanferminak
Zazpigarren entzierroa: arriskutsua eta zirraragarria
Sanferminetako zazpigarren entzierroa eta azken-aurrena Fuente Ymbro ganadutegiko zezenena izan da. Entzierro zirraragarria bezain arriskutsua izan da, zezenek banatuta egin dute ia bide osoa. Bi minutu eta 32 segundotan ailegatu dira plazaraino eta bidean korrikalari batek adarkada bat jaso du eta erietxera eraman dute. Orotara bost lagun eraman behar izan dituzte erietxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu