Frantziako auzitegi batek baldintzapeko askatasuna onartu zion atzo Josetxo Zeberio euskal presoari. Hark, ordea, espetxean jarraitu beharko du, Fiskaltzak jarritako helegitearen gaineko erabakiaren zain. Azken horri buruzko auzi saioa martxoaren 17an egingo dute.
Aldiz, Oihana Garmendiak eta Utxaso Zalduak jarritako eskaerak atzera bota zituen auzitegiak.