Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Lehen Atalak uztailaren 15eko epaia berretsi zuen atzo: Zeberiori bullyng egiteaz akusatutako zortzi gazteetatik zazpik zentro itxi batean egin beharko dute urtebete, eta beste urtebete zaintzapeko askatasunean. Berrespen horren bidez Donostiak Adingabeen Epaitegiak irailean plazaratutako autoa bertan behera utzi zuen; urtebeteko itxialdiaren ordez zaintzapeko askatasuna ezarri zien Maria Nieves Uranga epaileak —guztira bi urte egoera horretan—, gazte horiei heziketa egokia emateko eta Zeberiorekin izan zuten jokabidea zuzentzeko biderik egokiena haiek familia ingurunean bizitzea zela iritzita.
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren sententzia irmoa da, eta helegiterik aurkeztu ezin denez, zazpi adingabeek itxialdia bete beharko dute.
Erabaki hori errespetatzen duela agertu du gaur Uranga Adingabekoe epaileak Efe agentziari egin dizkion adierazpenetan, baina, era berean, berretsi du bere ustez zazpi gaztetxoak zentro itxi batean sartzea ez dela egokia. Urangak azpimarratu du hartu beharreko neurrien helburua gaztetxo horien jokabidea zuzentzea eta halakorik berriz egin dezaten eragoztea dela, eta ez "mendeku hartzea".
'Jokin Zeberio auzia'
Zeberioren ikaskideak zentro itxian sartzea ez dela egokia berretsi du Adingabekoen epaileak, "helburua ez baita mendekua"
Gipuzkoako Pronbitzia Auzitegiak 'Jokin Zeberio auzian' hartu duen azken erabakia errespetatu egiten duela adierazi du gaur Maria Nieves Uranga Donostiako Adingabekoen Epaitegiko epaileak, baina, hala ere, berretsi du ez zaiola kasu honetarako irtenbide egokia iruditzen. Izan ere, Jokin Zeberio nerabea jazartzeagatik zigortutako zazpi adingabeei heziketa egokia ematea dela helburua azpimarratu du, eta ez "mendeku hartzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu