Iparraldeko Hidrografi Konfederazioak egindako azken azterketen arabera, zebra muskuilua ez dago Lareoko urtegian (Ataun, Gipuzkoa) zabaldu eta egonkortuta. Espezie horrek kolonizatzeko erraztasun handia dauka, eta ingurumen desoreka handiak eragiten ditu. Hori dela eta, Hidrografi Konfederazioaren analisi batean Lareon zebra muskuiluaren aztarnak atzeman zituztenean kezka handia sortu zuen, Kantauriko isurialdean topatzen zituzten lehendabizikoak zirelako.
Azken analisiek, ordea, lasaitzeko arrazoiak eman dituzte Hidrografi Konfederazioaren eta Gipuzkoako Diputazioaren arabera. Izan ere, azterketa intentsiboak egin dituzte urtegiaren eremu guztian, eta guztiek emaitza negatiboak eman dituzte; hau da, ez dute zebra muskuiluaren aztarnarik aurkitu.
Hori dela eta, Lareon zebra muskuilua ez dagoela zabaldu eta egonkortuta ondorioztatu dute Hidrgofrafi Konfederaziokoek, eta ez dagoela kolonizazio arriskurik. Dena den, egoera kontrolatzen jarraituko dutela agertu dute.
Gipuzkoako Diputazioak gustura hartu du albistea, eta badaezpada hartutako zenbait neurri bertan behera utzi ditu: besteak beste, Lareoren Agauntza errekarako irteera ireki du berriro. Esan bezala, gustura agertu da Diputazioa albistearekin, baina, halaber,haserre antzera Hidrofrafi Konfederazioarekin zebra muskuiluaren agerpenari buruzko albistea bizkorregi eman zuela eta gizartean alarma sortu duela uste baitu.
Ingurumena
Zebra muskuilua Lareon ez dagoela zabalduta eta egonkortuta adierazi dute azken analisiek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu