Zebra muskuiluaren arrastorik ez Lareoko urtegian

Gipuzkoako ibai eta urtegietan arrantza egitea eta bainua hartzea debekatuta jarraitzen du

jokin sagarzazu
2007ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Lareoko urtegian (Ataun, Gipuzkoa) asteburuan egindako azterketetan ez da zebra muskuiluaren beldarrik topatu. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapenerako departamentuak Gipuzkoako urtegi eta ibai guztietan bainua hartzeko eta arrantza egiteko debekua berretsi du. Bidenabar, Lareoko urtegia Agauntza ibaiarekin lotzen duen ur emari biologikoa irekitzea baimendu du Foru Aldundiak.

Iparraldeko Ur Konfederazioak iragan astean ezagutzera emandako txostenean, Lareoko urtegian ur litroko 0,04 zebra muskuilu beldar atzeman zituztela aipatzen zen. Ataungo urtegian soilik aurkitu zituzten beldarrak; aztertutako gainontzeko 34 urtegi eta ibaietan ez zuten zebra muskuiluen arrastorik aurkitu. Hori dela-eta azterketa berria abiarazi zuten laginketa handiago batekin. Urtegiko hamaika puntutan hartu dituzte laginak. Emaitzak negatiboak izan dira, eta zebra muskuiluaren beldarrik ez dagoela konfirmatu dute. Dena den, Anhidra enpresak Iparraldeko Ur Konfederazioarentzat egindako txostenean arriskuaegon badagoela nabarmentzen da.

«Emaitza berriak ikusita lasaitasunez jokatu behar dugu. Halere, urtegia behin kutsatuta egon dela jakinda, beste behin kutsa daitekeela pentsatu behar dugu». Anhidra enpresako teknikari Imanol Ciaren arabera, beldarren desagertzearen hipotesiak bi izan daitezke: alde batetik, beldarrak hiltzea, eta, bestetik, «arriskutsuagoa dena», urtegiko korronteek beldarrak eraman izana. Azken azterketan beldar arrastorik topatu ez dutenez, urtegiko emaria irekitzea erabaki du Foru Aldundiak, «Agauntza ibaiko arrainen bizitza bermatzeko». Imanol Ciaren aburuz, neurri horiarriskutsua izan daiteke: «Nik ez ditut neurriak ezartzen, ez da nire eskumena, halere, Foru Aldundiari bi aholku eman nizkion: datorren hilean Lareon egingo dugun azterketa berriaren emaitzak ikusi arte urtegia ez irekitzea, eta, bestetik, Lareon dabiltzan arrantzaleei inkesta anonimo bat egitea».

Inkesta horren bitartez arriskua nondik etor daiteken eta arrantzaleek zebra muskuiluaren inguruan zer-nolako ezagutzaduten eta beldarren ugaritzea saihesteko zein neurri hartzen dituzten ezagutzeko baliagarria izan daitekeela irizten dio Ciak.

Zebra muskuiluen beldarrak kutsatutako ibai batetik bestera arrantza tresnetan (kainaberak, botak...) edo itsasontzietan itsatsita daudelako iragaten dira batik bat. Hori dela eta, ibai eta urtegietatik gertu «desinfekzio puntuak» ezartzea ezinbestekoa dela uste du Imanol Ciak.

Iparraldeko Ur Konfederazioak bi azterketa egin ditu aurten. Lehenaren emaitzak iragan astean eman ziren ezagutzera, iraila eta urria bitartean egingo da azterketa berria . Ebroko Ur Konfederazioak ere egina du azterketa aurten , eta Anhidra arduratu da hortaz. Imanol Ciaren esanetan, Ebroko arroan azterketak ugariago dira(50 erreka 20 aldiz urtean), «zebra muskuilua aspalditik ezagutzen dutelako ».



«GIZARTE ALARMA». Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapenerako departamentuak atzo hedabideei helarazitako komunikatuan Iparraldeko Ur KonfederazioakLareoko urtegian atzemandako beldarren informazioarekin egindako erabilera kritikatu du. «Helarazitako emaitzek gizarte alarma sortu dute». Gipuzkoako Foru Aldundiak salatu du Iparraldeko Ur Konfederazioak ez duela informazioa «kaltetutako administrazioen» esku ipini, horrek prebentzio neurriak ezartzerako orduan sor dezakeen arazoarekin. Bidenabar, eta azken emaitzei erreparatuz, Gipuzkoa «izurriteaz salbu» dagoela adierazi du.



«Urtegia behin kutsatuta, beste behin kutsatzeko arriskua dago oraindik»

«Azterketa gehiago egin arte urtegia ez irekitzeko gomendioa egin diotForu Aldundiari»

imanol cia
lareoko urtegian ikerketa egin duen anhidra enpresako teknikaria




«Instituzioek alarma pizten dute, baina ez dute neurririk hartzen»

Nafarroako eta Arabako ekologistek aspaldidanik ezagutzen dituzte zebra muskuiluaren kalteak
j.s.

Nafarroako Erriberan 2001. urtean atzeman zituzten zebra muskuiluaren lehen arrastoak. Nafarroa eta Arabako Ekologistak Martxan taldeko kideek hiru urte lehenago zebra muskuiluen beldarren arriskuaz ohartarazi zioten administrazioari eta Ebroko Ur Konfederazioari. «Erantzunik ez, ordea».Prebentzio neurriak hartu behar zirela eta horiek egin ezean zebra muskuiluak aurrera egingo zuela abisatu zuten ondoren. Neurririk ez. orduan. Bienbitartean, Ebro ibaia urtegiz bete, emaria geldotu, arrantzarako guneak atondu dituzte urte hauetan guztietan, «zebra muskuiluaren hedapena errazten dituzten neurriak bultzatuz, alegia».

Gaur egun, Ebro osoan aurkitu daitezke muskuilu zebraren arrastoak eta elkarte ekologisten aburuz, «instituzioek alarma sortu, bai, baina bere garaian hedapena galarazteko neurririk ezarri ez zutela» salatzen jarraitzen dute.Nafarroako Ekologistak Martxan taldeko koordinatzaile Rafa Sanchezek dio gaur egun «oso zaila» dela «espezi inbaditzaile honekin akabatzea». Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu dituen neurriak egokiak direla irizten dio Sanchezek, halere, behin kutsadura atzeman neurriak ezartzea «errore» bat dela dio. «Instituzioek denbora galtzen dute zebra muskuilua akabatu dezakeen tratamendua aurkitu nahian, baina ez dakitena da kasu honetan prebentzio dela gakoa: zer egin dute puntu horretan? Nik dakidala ezer ez».

Rafa Sanchezenaburuz, udan zabaldu nahi den «eztabaida zantzua» da zebra muskuiluarena. «Administrazioen helburu bakarra du: zurikeria. Arazoaren gainean lanean ari direla esan nahi dute albisteekin, baina ez dituzte neurriak hartzen».

Iragan urtean eztabaida sutsua piztu zen Ebroko arroan. «Hedabide guztiak» zebra muskuiluen inguruan hitz egiten hasi ziren eta orduan, «soilik momentu horretan», lehen bilerak egin zituztela salatu du Sanchezek. «Instituzioek eta Ebroko Ur Konfederazioak Protokoloa sinatu zuten, baina bertan jasotzen ziren neurriak aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideak ezdaude inon».

Zebra muskuiluaren hedapena saihesteko ezinbestekoa da arrantza tresneria behar bezala garbitzea eta horretarako kontrolak ezarri eta baliabideak eskaintzea.Neurri hauek guztiak «oso garestiak dira», baina badira zebra muskuiluarekin akabatzeko «modu naturalak», dio Ekologistak Martxan taldeko kideak. Horretarako ibaien jatorrizko ur emaria lehenetsi beharko litzateke gaur egun hobesten diren urtegiak eta arrantza guneak sortu baino lehen. «Elurra urtu edo euri jasak gertatzen direnean ibaiak sekulako abiada hartzen du, eta muskuilu zebrak akatzen ditu horrek».Aitzitik, administrazioak «neurri magikoez» hitz egiten duen bitartean, neurri «naturalak» baztertzen ditu. Hala nola, Ebro ibaian zehar nabigazioa erraztu nahi dutela salatu du Sanchezek, «horrek suposatzen duen arriskuarekin». Zaragozan (Espainia) egingo den Expo 2007a dela-eta Tuterako (Nafarroa) alkateak eta Zaragozakoak berriki hitzartu duten hitzarmenaren arabera, Ebro ibaian nabigatu ahal izango da. Bidenabar, ibaien isuri aldatzeek espezie honen ugaritzea dakarrela gogoratu du elkarte ekologistako koordinatzaileak. «Ibaien ibilbide naturala mozteak koste bat dakar». Horren lekuko dira Esa urtegian egiten ari dituzten obrek sor ditzaketen kaltea, « espezieran ugaritzea ekarriz».

2001. urtean aurkitu zituzten zebra muskuiluaren lehen beldarrak Ebro ibaian, Mequinezan (Aragoi). Talde ekologistak salatu zuten Alemaniako arrantzaleek sartu zutela espezie berria ibaiko uretan, «bertakoa ez zen arrain bat(Siruloa) arrantzatzeko zebra muskuilua erabiltzen baita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.