Hasi dira jaiak Gasteizen, arratsaldeko seietan. Zeledonen jaistearekin bat zoramena nagusitu da Arabako hiriburuan, eta hala jarraituko du datozen egunetan ere, datorren asteartera arte.
Lau herritarrek piztu dute suziria, eta berehalakoan jaitsi da Zeledon kanpandorretik. Milaka lagunek egin diote ongi etorria. Ohibaino laguntza gehiagorekin, 60 lagunekin, egin du Zeledonek ibilaldia.
JAIAK
Zeledonek ekarri du festa
Arratsaldeko seietan jaitsi da Andre Maria Zuriaren plazara, eta jai giroa nagusi da orduz geroztik Gasteizen. Abuztuaren 10a bitartean, ez du etenik izango eromenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu