FESTA PAREKIDEAK

Zeledonekin batera neska batek parte hartzea proposatu du Irabazik

Emakumeak festetan duen papera ageriago jartzea du helburu asmo berriak.

2015eko abuztuaren 13a
12:31
Entzun

Jai eredu parekidearen alde urrats bat gehiago ematearen helburuarekin, Zeledonen jaitsieran eta igoeran neska batek parte hartzea mahaigaineratu du Oscar Fernandez Gasteizko Udaleko zinegotziak. Hiriburuko festen hasieran eta amaieran, protagonisten artean neska baten presentzia egotea emakumearen papera nabarmentzeko modu ona dela deritzo, eta gogora ekarri du haurren egunean neska-mutilez osatutako bikotea izan ohi dela protagonista.

Berdintasunezko gizarte bat lortzeko festetako programaren antolakuntzan, eta oro har, jarduera guztietan, emakumeen parte hartzea handitzea “ezinbestekoa” dela azpimarratu dute Ezker Anitza, Equo Berdeak eta Independienteak partiduetako zinegotziek.

"Parte-hartzeko eremu mistoak sortu dira, baina oraindik badira emakumearen papera mugatua edo hutsala den hainbat aspektu", azaldu du koalizioko zinegotziak prentsa ohar baten bidez. Bestalde, festen egitarauan herritarren parte hartu dezaten nahi du Irabaziko zinegotziak.

Pasa berri diren Gasteizko festen inguruko balantze "positiboa" egin du koalizioak. Euskararen erabilera eta sustapena -Zeledonen abestia euskaraz kantatu izana, besteak beste- eta sexu erasoei zuzendutako informazio gunearen funtzionamendua aipatu ditu azpimarratutako puntuen artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.