Lehengo larunbatean Eusko Jaurlaritzak Bilborako antolatutako manifestazioari buruz PSE-EEk kritikak egin dituela-eta, Idoia Zenarruzabeitia Jaurlaritzako lehendakariordearen ustez, kritika horiek "helburu garbia" izan dute: "Ibarretxe desgastatzea". "Kritika egitea ez da kontu isolatua, PSE-EEkoak legealdi hasieratik dabiltzalako egiten. Ibarretxe presionatzea eta hari autoritatea kentzea da asmoa".
Zenarruzabeitiaren ustez, kontua ez da PSE-EE ez zegoela manifestazioaz, edo leloaz, edo leloaren zergatiaz; "kontua da ez zitzaizkiola gustatzen manifestazioa, leloa eta antolatzailea".
EAJren barruan "zatiketak" daudela esan dutenak ere kritikatu ditu lehendakariordeak, eta "PSE-EEkoek beti segitu izan dute zatitu eta irabaziko duzu. Hori guztia PSE-EEren propaganda da".
Zenarrutzabeitiaren ustez, "PSE-EEren kritiken helburua Ibarretxe desgastatzea da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu