Ernai gazte antolakundeko zenbait kide katez lotu dira Eibar (Gipuzkoa) eta Ermua (Bizkaia) herrien arteko biribilgunean, eta trafikoa geldiarazi dute. Prekaritatea hiltzailea! Zaldibar argituz, herria defendatu pankarta zabaldu dute errepidean, Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiarekin gertatutakoa salatzeko.
«Beharrezkoa ikusi dugu Eusko Jaurlaritza antzezten ari den normaltasun honekin haustea», adierazi du Izar Hernando Ernaiko bozeramaileak sare sozialetan zabaldu duten bideo batean. Gaurko ekintzarekin salatu nahi izan dute bi langilek desagertuta jarraitzen dutela zabortegian, herritarrek ez dakitela «zer ur ari diren edaten eta zer aire ari diren arnasten», eta «EAJren ustelkeria eta klientelismoa».
🗨ï¸Â #ZaldibarArgitu | "Jaurlaritzaren normalitatearekin" hausteko moztu dugu trafikoa. Egoera larria da eta gazteok ez gaude prest haien zurikeria onartzeko.
— Ernai (@ernaigazte) February 17, 2020
Langileak, osasuna eta erantzukizunak âÂÂÂÂÂÂÂÂœŠ#EHBizipic.twitter.com/aRg39R3Oxz